XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

O. ROM. - Nork eman bear dizkit neri amar milla duro! (Une onetan ezkerreko atea irikitzen da, ta Alejandro oso aldatua agertzen da).

(Guztiz apain jantzia ta aberats itxura jatorrean).

(Eskuetan diru-etxeko orri bat dakar).

ALEJ. - Irving Bank.

(Orria On Roman'i ematen dio).

O. ROM. - Osaba!.

ALEJ. - Jarri zazu bear dezun aña diru... Ez izan kupirik... Zerekin erantzuna badago.

Urumea Bankuan emango dizute.

O. ROM. - Baña... zer da aldaketa au? Zer gertatu da emen?.

ALEJ. - Ori guzia gero esango dizut.

Orain, unerik galdu gabe, bear dan dirua atera, ta olako joan etorria zuzendu bear dezu.

O. ROM. - Bai, zuzenduko det: baña, esaidazu....

ALEJ. - Bereala, bere bereala egin bear dan gauza da.

Susmurrak indar geiago artu baño len.

(Atzera bultziaz, On Braulio ere atze aldera joaten da).

O. ROM. - Baña, ez didazu esan bear....

ALEJ. - Gero, guzia esango dizut.

Taim is money.

Gauza abek bereala egin bear diranak dira.

O. BRAU. - Egia esaten du.

ALEJ. - Bai, bada; azkar; lasterka etxearen izena betiko goitasunean jartzera.

O. ROM. - Baña....

ALEJ. - Orain, oraingoa.

Taim is money.

O. BRAU. - Goazen bai.

(On Roman eta On Braulio atzetik joaten dira).

LAUGARREN AGERRALDIA.

Alejandro, Kloklo, Maibe ta Felixa.

ALEJ. - (Aurreratuaz) Etxe onetarako garaiz etorri naizela uste det.

Ni emen izan ez banitz, ez dakit nola gauzak zuzendu bear zituzten.

Nolanai ere ixtillu gorrian arkitu bearrak ziran.

KLOKLO - (Barrenen)
Sartu-atera bat besterik ez degu egin bear.

MAIBE - Bi itz esan bakar bakarrik.